JORNADA 9: 04 Diciembre 2011

AÑORGA 1 - 1 ATHLETIC B

CRONICA LOCAL

 

Partidu oso intentsoa larunbat arratsaldean Rezolan bizitakoa. Sailkapenaren goikaldean kokaturiko bi taldeek garbi erakutsi zuten zergatik dauden sailkapeneko lehen postuetan. Lehenengo 25 minutuetan Añorga partiduaren jaun eta jabe izan zen. Horrela, 15. minutu inguruan, Miriamek, Ainhoak emandako pase zoragarria probestu eta posizio zail batetik baloi gurutzatuaz 1-0-ekoa jarri zuen markagailuan.

 

Hurrengo minutuetan, Añorgak bi aukera oso garbi izan zituen Ainhoaren hanketan baina donostiarrak ez zuen asmatu ate aurrean. 25. minututik aurrera, athletickek, ordurarte izan ez zuen baloiaren jabetza berreskuratu zuen eta azken hamabost minutuak izan ziren talde zuri gorriaren onenak. Etxeko taldeak baloirik gabe sufritu egin zuen. Hala ere, bilbotarrek ez zuetn lortu Lauraren ate ingurura arriskuarekin iristerik.

 

Bigarren zatia hasi eta berehala, athleticen jokuak hobekuntza nabaria izan zuen. Gauzak honela, 5. minutuan, banakoa igoarazi zuten markagailuan, donostiarren bizkarrera sarturiko baloi bati, aurrelariak bukaera bikaina emanda. Ondorengo minutuak athletickenak izan ziren erabat eta añorgak dexente sufritu zuen. 17. minutuan partiduko momentu desatsegina etorri zen. Ikusle gazte bat armailetatik zelaira erori eta istripuaren ondorioz, laguntza beharrean aurkitu zen. Istripuaren larritasuna ikusirik eta zelaiaren albo batean zegoela ikusita, epaileak zentzu handiz, partidua geratzea erabaki zuen. Horrela, 20 minutuz geldirik egon ziren bi taldeak eta anbulantziak gaztea eraman orduko martxan jarri zen partidua. Geldialdi honen ostean, athletickek ongi jarritu zuen eta 30. minuturarte partiduaren kontrola berea izan zen. Azken hamabost minutuetan ordea, donostiarren jokuak hobera egin zuen eta partidua berriz ere orekatu zen. Hondarreko minutuetan bi taldeek aukera argi bana izan zuten baina asmatu ez zutenez, berdinketarekin konformatu behar izan zuten.

 

Puntu berdinketa Rezolan. Athleticek bigarren postuari helduko dio seguraski eta añorgak posturen bat galduko du jardunaldi honetan. Biak, hurrengo partiduari begira daude jada. Hemendik, besarkada bat istripua izan zuen gazteari eta animoak lehenbailehen osatu dadin.

 

Web Añorga