JORNADA 8: 27 Noviembre 2011

MONDRAGON 1 - 2 AURRERA VITORIA

 

CRONICA LOCAL

 

Ate aurrean egindako hutsen ostean, hiru puntuak Gasteiz aldera joan dira.

 

Mondrako neskek Aurrera Vitoriaren kontra neurtu zituzten indarrak domeka goizean, eta arrasatearrek gehiagorako merituak egin bazituzten ere, bisitariek eskuratu zuten garaipena. Partidu amaieran istiluak egon ziren harmailetan.

 

2. mailako zortzigarren jardunaldiaren barruan, atzo -igandea- Aurrera Vitoriak Mojategi bisitatu zuen. Mondraren eta arabarren arteko lehia goizeko 12:00etan hasi zen, eta zertxobait gehiagorako merituak egin bazuten ere, hiru puntuak Gasteizerako bidea hartu zuten. Azken emaitza 1-2 izan zen Aurrera Vitoriaren alde, eta gol guztiak lehenengo zatian ikusi ziren.

 

Hobeto ekin zion norgehiagokari Jon Zuloagak eta Andoni Ezkurrak zuzentzen duten taldeak, eta hasierako minutuetan pare bat gol aukera izan zituzten, batez ere Ane Berazaren eskutik. Zuri-moreak hobeto zebiltzanean, baina, bisitarien gola heldu zen. Ezker hegaletik barneraketa egin, eta erdiratu ostean gola egin zuen Aurrera Vitoriako aurrelariak.

 

Arrasateko taldeak ez zuen etsi, eta erasoari ekin zion berriro ere. Ane Berazak ezker hegaletik erdiraketa egin, eta Ainhoa Alonsok baloia lehen zutoinera buruz bidali ostean, ate aurrean bakar bakarrik Maitane Roaren jaurtiketa kanpora joan zen. Handik gutxira Mondrako aurrelariak beste aukera garbia izan zuen, oraingoan Ainhoa Leteren erdiraketaren ostean, baina ez zuen asmatu berriro ere.

 

Huts egin ez zuena, ordea, Aurrera Vitoria izan zen. Ordu erdia betetzean erdiraketa bat Oihana Aldaik gaizki aldaratu, baloia penalti puntuan geratu eta nahasmen baten ostean, gasteiztarrek sareetara bidali zuten. Etxekoen erantzuna, baina, berehala heldu zen. Ainhoa Alonsok falta ezker hegaletik atera, eta buruz balioa zutoinera bidali ostean Maitane Roak aldea murriztea lortu zuen. 1-2koarekin hartu zuten bi taldeek aldageletarako bidea.

 

Bigarren zatia gasteiztarrentzat

 

Lehenengo zatian etxekoak hobeto aritu baziren ere, atsedenaldi ostean indarrak parekatuago egon ziren. Testuinguru honetan, aukera garbienak gasteiztarrek izan zituzten, eta ordu laurdena betetzean zutoin bat ere jo zuten. 30. minutu inguruan, eskuinaldetik ateratako korner baten ostean, arrasatearrek ere langara bidali zuten baloia.

 

Norgehiagokaren azken minutuak intentsitate bizikoak izan ziren, eta Oihana Aldaik Aurrera Vitoriaren hirugarrena ere saihestu zuen. Minutu horietan, ezer gutxi galtzeko zutela ikusirik, etxekoek etengabe erasoari ekin zioten. Testuinguru horretan gasteiztarrak gogor aritu ziren, eta epaileak jokalari bat egotzi zuen Alaine Roari atzetik emandako ostikadaren ostean. Saiatu arren, markagailua ez zen mugitu, eta 1-2koarekin adierazi zuen partiduaren amaiera epaileak.

 

Esan bezala, norgehiagoka bero-bero amaitu zen, eta epaileak amaiera adieraztearekin batera istiluren bat edo beste izan zen Mojategiko harmailetan Gasteizko eta Arrasateko zaleen artean. Zorionez, Mondrako delegatuak bi aldeen artean bakea jarri eta ez zen ezer larririk gertatu.

 

Golak: 1-0 Leire Fernández, 2-0 Ainhoa Aguirre, 2-1 Maitane Roa.

 

Isei Barbero - Mondraberri 

Las chicas del Mondra midieron fuerzas con el Aurrera Vitoria en la mañana del domingo, y aunque las arrasatearras hicieron méritos para más, fueron las visitantes las que lograron la victoria. Al final del partido hubo incidentes en la grada.

 

En la octava jornada de liga de Segunda División, el Aurrera Vitoria visitó Mojategi ayer domingo. El encuentro entre el Mondra y el equipo alavés comenzó a las 12:00, y aunque hicieron méritos para lograr algo más, los tres puntos viajaron hacia Gasteiz. El resultado final fue de 1-2 a favor del Aurrera Vitoria, y todos los goles se vieron en la primera parte.

 

El equipo que entrenan Jon Zuloaga y Andoni Ezkurra comenzó mejor el encuentro, y en los primeros minutos dispusieron de un par de oportunidades, sobre todo de la mano de Ane Beraza. Pero cuando mejor estaban las blanquivioletas, llegó el primer gol visitante. Tras una internada por la banda izquierda y el centro, la delantera del Aurrera Vitoria logró marcar.

 

El equipo de Arrasate no se vino abajo y de nuevo se lanzó al ataque. Tras un centro desde la banda izquierda de Ane Beraza y mandar Ainhoa Alonso el balón al primer palo, el disparo de una Maitane Roa que estaba sola ante la portería se fue fuera. Poco después la delantera del Mondra dispuso de otra clara oportunidad, en esta ocasión a centro de Ainhoa Lete, pero tampoco acertó.

 

En cambio, quien no falló fue el Aurrera Vitoria. Al filo de la media hora, Oihana Aldai despejó mal un centro, el balón quedó suelto en el punto de penalti y tras un barullo las gasteiztarras lo alojaron en las mallas. Sin embargo, la respuesta de las locales vino de inmediato. Tras una falta sacada desde la banda izquierda por Ainhoa Alonso, Maitane Roa acortó distancias tras mandar el balón al palo. Los equipos se fueron a vestuarios con el 1-2.

 

La segunda parte para las gasteiztarras

 

Si en la primera parte las locales estuvieron mejor, tras el descanso las fuerzas se igualaron. En este contexto, las gasteiztarras dispusieron de las ocasiones más claras, y al cuarto de hora incluso dieron un palo. Sobre la media hora, tras un córner botado desde la derecha, las arrasatearras también mandaron el balón al larguero.

 

Los últimos minutos del duelo fueron de una gran intensidad, y Oihana Aldai salvó el tercero del Aurrera Vitoria. En esos minutos, al ver que no tenían nada que perder, las locales atacaban sin tregua. En este contexto, las vitorianas se mostraron duras, y el árbitro expulsó a una jugadora por una patada por detrás a Alaine Roa. A pesar de intentarlo, el marcador no se movió, y el árbitro pitó el final con el resultado de 1-2.

 

Como decíamos, el partido terminó muy caliente, y con el pitido final hubo algún que otro incidente en las gradas entre aficionados vitorianos y arrasatearras. Por suerte, el delegado del Mondra puso paz y la cosa no llegó a mayores.

 

Este es el cuarto partido que pierden en esta temporada las chicas del Mondra, el segundo en Mojategi, tras la derrota de hace 15 días frente al Oiartzun. Tras las tres victorias y el empate logrados las arrasatearras tienen diez puntos, y son novenas. Las chicas del Mondra tienen los puestos de descenso a cuatro puntos, y la semana que viene dispondrán de una gran oportunidad para ampliar esa diferencia, ya que visitará Mojategi el Pauldarrak, que cuenta con dos puntos menos.