JORNADA 6: 06 Noviembre de 2011

MONDRAGON 1 - 2 OIARTZUN

CRONICA LOCAL

 

  

2. mailako neskei dagokionez, bigarren astez jarraian esku-hutsik geratu dira. Hitzordu zaila zuten asteburu honetan, domeka goizean Oiartzun liderrak Mojategi bisitatu baitzuen, eta zoritxarren aurreikuspenak bete egin ziren. Eguraldi kaskarraren ondorioz zelaia urez beteta egon zen, eta horrek ez zien ahalbidetu Zuloaga eta Ezkurraren neskei euren jokoa egitea. Esan bezala, azkenean bisitariak nagusitu ziren, 1-2ko emaitzaz.

 

Partidua ez zen ondo hasi Mondrako neskentzat, Oiartzunek lehen zatian hartu baitzuen aurrea markagailuan. Halere, Arrasateko taldea ez zen kikildu, eta atsedenaldia ate joka zegoenean Maitane Roak hegaletik jokaldia egin eta berdinketa jarri zuen markagailuan. Bigarren zatian partidua etxekoen alde jarri zen, hamargarren minutuan protestatzeagatik epaileak bi txartel hori erakutsi eta kalera bidali baitzuen Oiartzuneko jokalari bat.

 

Dena den, partiduaren bila joan beharrean Zuloaga eta Ezkurraren neskak atzealdean sartu ziren, eta hori garesti ordaindu zuten. Izan ere, partidua azken ordu laurdenean sartuta zegoela, bisitariek bigarren aldiz zulatu zuten Oihana Aldairen atea. Norgehiagoka amaitu baino lehen etxekoek izan zituzten partidua berdintzeko pare bat aukera, baina baloiak ez zuen nahi izan sareetarako bidea hartu.

 

Gauzak horrela, sei jardunaldi jokatu ostean Mondrako neskak sailkapenaren erdialdean daude 7 punturekin. Euren atzetik Eibar dago puntu bat gutxiagorekin, eta bostekin beste 4 talde daude: Pauldarrak, At. Revellin, Berrio-Otxoa eta San Inazio. Berrio-Otxoaren kontra, hain zuzen, jokatuko dute hurrengo partidua Zuloaga eta Ezkurraren neskek. Azken asteetan jasotako bi porroten ostean, garrantzitsua izango da 3 puntuak Bizkaia aldetik ekartzea, taldeari konfiantza emateaz gain sailkapen atzealdeko postuekiko aldea handitzeko ere baliagarriak bailirateke.

 

2-OIARTZUN: Ainitze, Patri, Alazne, Titay, Amaia Váquez, Ane Pérez (Olatz), Ane Mugarza, Briñas, Maider (Oihana), Nahia (Malen), Erika (Maitane).

 

GOLAK: 0-1 Ione Briñas, 1-1 Maitane Roa, 1-2 Ane Mugarza.

 

Isei Barbero - Mondraberri