JORNADA 5: 30 Octubre 2011
AÑORGA 1 - 1 A.D. SAN JUAN
CRONICA LOCAL
Garaipenak lortu ezinik ekin dio taldeak denboraldiari. Gaurkoan, taldeak joku ona erakutsi du partiduaren zati askotan Iruñeako talde gogorraren aurka.
Lehen zatia orekatua joan da. Baloiaren jabetza añorgarena izan den arren, San Juandarren lan defentsibo onaren ondorioz asko kostatzen zitzaien añorgatarrei bidea egitea. Baloi jabetza ez da aukera garbietan bihurtu eta Nafarrek nahikoa izan dute geldikoako baloi urrun bat 23. minutuan falta jaurtiketa baten bidez gola lortzeko buruz bukatutako jokaldi batean. Añorgako neskek erreakzioa izan dute eta lehen zatiko minutu onenetan, Vanesa Cartonek gol polita sartu du areaz kanpoko jokaldi baten ostean.
1-1-eko emeitzarekin heldu dira bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatian, baloiaren jabetza osoa añorgarena izan da eta baloiaren kontrol horri aukera gehitu zaizkio. San juandarrak berdinketarekin gustora zeuden eta atzean sendo kokatu dira euren altxorra lortzeko asmotan. Azken 15 minutuetan, añorgak hiruzpalau aukera garbi izan ditu Donetzek eta Ibarrek zutoinera bidalitako bi baloirekin eta Miriamek ezkerraldetik egindako barnealdi nahiz area txiki barneko jaurtiketen bidez lorturikoak. Azkenean, puntu banaketa Rezolan. Nahiz eta gure neskek gehiago merezi izan duten lanak eta jokuak ez du fruiturik eman eta lanean jo ta su jarraitu beharrean daude. Aurtengo 2. mailako liga oso berdindua dago eta beraz lan asko egin beharko da puntu guztiak lortzeko. Pixkanaka bidea egiten joan beharko dute. Ziur gaude urteroko lez aurrera irten eta gozatzeko momentu asko eskainiko dizkigutela aurtengoan ere.
1-Añorga: Laura, Aini, Ainhoa V., Itsas, Carton, Alos, Alonso (Leire 60’), Ana (Amaia A. 70’), Donetz, Baxur (Ibar 80’), Miriam.
Añorgaren gola: Vanesa Carton.
Web Añorga