JORNADA 5: 30 Octubre 2011

ABANTO 1 - 0 MONDRAGON

CRONICA VISITANTE

 

 

Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurraren neskak esku-hutsik geratu dira asteburu honetan. Zuri-moreak Bizkaia aldera joan ziren zapatu arratsaldean, eta 1-0 galdu zuten Abantoren zelaian. Partidua hasi eta berehala sartu zuen partiduko gol bakarra etxeko taldeak, lehen zatiko 8. minutuan, hain zuzen. Ordutik aurrera arrasatearrak saiatu ziren markagailua berdintzen, baina Abanto nagusitu zen azkenean.

 

5 partidu jokatu ostean Arrasateko taldea sailkapenaren erdialdean dago 7 punturekin, bi garaipen eta berdinketa bat eskuratuta. Osasunak ere 7 puntu ditu, eta sailkapen buruan Oiartzun eta Athletic B daude hamahiruenarekin. Gipuzkoarrek, hain zuzen, bisitatuko dute Mojategin datorren asteburuan. Oiartzunek ez du partidurik galdu orain arte, eta 2 gol baino ez ditu jaso, multzoko erregistrorik onena.

 

Esan beharra dago 2. Mailako multzo honetako sailkapenean parekotasuna dela nagusi, 3 puntuko tartean 8 talde baitaude. Gauzak horrela, eta datorren asteburuko aurkaria gogorra izan arren, Zuloaga eta Ezkurraren neskak ezin dira lokartu, baldin eta jaitsiera postuak gertu izan nahi ez badituzte. Orain arte erakutsitako jarrera eta gogoa mantenduz gero, ziur asko ez dutela urduritasun handirik izango aurten.

 

Isei Barbero - Mondraberri

Cantera Deportiva

 

El Abanto consiguió una corta victoria contra el Mondragón. Las mineras recuperaron sensaciones con buen juego y ocasiones. Ziortza marcó de gol olímpico.

 

Abanto: Yessi, Zuriñe, Garazi, Irati, Alaitz (Arrate 70’), Irantzu, Janire, Maitalen (Oihane 60’), Maider, Nerea y Ziortza (Jenni 60’).

 

Gol: 1-0 (20’) Ziortza.