JORNADA 4: 16 Octubre 2011

MONDRAGON 4 - 1 EIBAR

Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurraren neskei dagokionez, honako hauek ere 3 puntuak eskuratu dituzte asteburu honetan. 2. Mailako laugarren jardunaldia jokatu da oraingoan, eta arrasatearrak 4-1 nagusitu ziren domeka goizean Eibarren kontra. Azpimarratu beharra dago arrasatearrek partidu bakarra galdu dutela orain arte, lehen jardunaldian Athletic B-ren kontra Lezaman jokatutakoa (3-1).

 

Goiza oso ondo hasi zen Mondrako neskentzat, 20. minutua bete orduko 3-0 baitziren aurretik markagailuan. Lehenengo gola Maitane Roak egin zuen, bigarrena Ainhoa Alonsoren eskutik heldu zen, eta hirugarrena Ainhoa Letek sartu zuen penaltiz. Ordutik aurrera armaginak suspertu egin ziren, eta korner batean aldea murriztea lortu zuten. Gauzak horrela, bi taldeek 3 eta 1ekoarekin hartu zuten aldageletarako bidea lehenengo 45 minutuak amaituta.

 

Atsedenaldi ostean partidua ildo beretik joan zen, Eibarrek izan zuen gehiago baloia, eta gol aukeraren bat edo beste sortu arren ez ziren gai izan bigarrena sartzeko. Bigarrena sartu zuena, baina, Maitane Roa izan zen partiduaren amaiera. Markagailuak 4 eta 1ekoa erakusten zuela adierazi zuen partiduaren amaiera epaileak.

 

Gauzak horrela, 4 partidu jokatu ostean Ezkurra eta Zuloagaren neskak sailkapeneko laugarren postuan dira 7 punturekin. Arrasatearrek bi garaipen lortu dituzte, biak Mojategin, eta horrekin batera berdinketa bat Añorgaren zelaian. Lidergoan Athletic B dago 12 punturekin, bigarrena Oiartzun da 10ekin, eta Aurrera Vitoria Mondrarekin berdinduta dago, San Juan bezala. Zuri-moreek Abantoren zelaia bisitatuko dute datorren asteburuan, eurak baino puntu bat gutxiago duen taldea.

 

Golak: Maitane Roa (2), Ainhoa Alonso, Ainhoa Lete.

 

Isei Barbero - Mondraberri

CRONICA VISITANTE

 

El equipo de segunda división de la S.D. Eibar sufrió un nuevo traspié en su visita a Mojategi contra el Mondragón. Los tres goles encajados para el minuto 18 de partido fueron una losa imposible de superar. No es que el Eibar le perdiera la cara al partido, ni mucho menos, lo intentó durante toda la primera parte, tenía más posesión de balón y se acercaba a la meta rival mediante buenas combinaciones pero cada pérdida de balón suponía un gol. Un dato significativo fueron los 15 córners que sacó el equipo armero durante el partido, cifra nada habitual y menos cayendo derrotado. Al filo del descanso Iraide acortó distancias tras recibir un rechace de un córner. El partido se volvía a abrir para la segunda parte. Ésta tuvo menos calidad que la primera y hubo ocasiones por ambos bandos. La más clara un tiro de Eneritz que intentó sorprender a Oihana por arriba pero el balón no tomó la altura necesaria. Hubiera supuesto el 3-2 y emoción hasta el final. En el último minuto de partido Maitane redondeó el marcador para el Mondra.

 

4-MONDRAGÓN C.F.: Oihana, Andrea (Araitz 57’), Raquel (Garazi 86’), Maialen, Izaskun, Ainhoa Lete, Alaine, Ainhoa Alonso, Melani (Olatz 78’), Ane (Tania 66’) y Maitane.

 

1-S.D.EIBAR: Leire, Naiara (Carmen 83’), Alaitz, Gantxegi (Miren 73’), Eneritz, Irati, Maider, Elu (Ainara 67’), Iraide (Ainhize 78’), Alana e Irune.

 

Goles: 1-0 Ainhoa Alonso (5’), 2-0 Maitane (16’), 3-0 Ainhoa Lete (p. 18’), 3-1 Iraide (40’), 4-1 Maitane (89’).

 

Web Eibar