JORNADA 26: 29 Abril 2012

SAN IGNACIO 0 - 0 MONDRAGON

CRONICA VISITANTE

 

Emakumezkoen taldeari dagokionez, asteburu honetan 2011-2012 denboraldiko ligako azken partidua jokatu du. Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurraren neskak Bilbora joan ziren atzo -igandea-, eta San Inazioren kontra neurtu zituzten indarrak goizeko 12:00etatik aurrera. Norgehiagokak iraun zituen 90 minutuetan ez zen golik ikusi, eta partidua hasi bezala amaitu zen: 0-0ko berdinketarekin.

 

Gauzak horrela, eta ligako 26 jardunaldiak jokatu ostean, Arrasateko taldeak taularen erdialdean -zazpigarren postuan- amaitu du liga txapelketa. Arrasatearrek irailetik hona 10 partidu irabazi eta beste 6 berdindu dituzte, guztira 36 puntu lortuz.   Lidergoan Athletic B-k amaitu du, baina filiala denez, azkenean Oiartzun bigarren sailkatuak jokatuko du igoera fasean. Kontrako aldean Berriotxoa, Atletico Revellin eta Marcilla Aurora aurkitzen ditugu, mailaz jaitsiko diren hiru taldeak.

 

Behin liga amaituta, Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurraren neskak Euskadiko Federakuntza Kopan murgilduko dira buru-belarri. Hurrengo asteburuan San Inazioren kontra neurtuko dituzte indarrak berriro ere, eta handik bi astera Añorgak bisitatuko du Mojategin. Hiru taldeko multzoetan egituratzen da txapelketa hau, eta hasierako fasea ligaxka eran jokatzen da. Lehen postuan sailkatuz gero, arrasatearrak hurrengo kanporaketara pasatuko dira.

 

Isei Barbero - Mondraberri

Txapeldunak - Cantera Deportiva

 

Punto y salvación. El San Ignacio consiguió el objetivo de la permanencia con un sufrido empate contra el Mondragón. La presión por la necesidad de puntuar agarrotó a las amarillas ante unas visitantes trabajadoras y que pelearon bien. Las gipuzkoanas asustaron con dos ocasiones claras en la segunda parte. En una de ellas la atacante remató mal tras regatear a Lezuri y a falta de veinte minutos un disparo cruzado se escapó por poco. La mejor ocasión del San Ignacio fue un tiro de Enara al palo. Tras los nervios llegó el alivio con el pitido final.

 

San Ignacio: Lezuri, Tropi, Patri, Andrea, Nekane, Leire, Ane (Yas 88’), Olaia, Silvia (Soraya 60’), Itzi (Deborah 80’) y Enara.