JORNADA 21: 18 Marzo 2012

AURRERA VITORIA 0 - 3 MONDRAGON

KRONIKA

 

Asteburuko berri pozgarria nesken taldeak eman digu, 0-3 irabazi baitute Aurrera Vitoriaren zelaian. Zuloaga eta Ezkurrak zuzentzen duten taldeak hainbat aste zeramatzan garaipenik eskuratu gabe, eta dagoeneko ezinegona nagusia zen sailkapenaren estutasunagatik. Asteburu honetan, baina, arerio zuzen baten kontra garaipen argia erdietsi, eta mamu guztiak uxatu dituzte Mondrako neskek.

 

Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurraren neskek partidu ona jokatu zuten Olaranbeko zelaian, eta horren adierazgarri amaieran markagailuak erakusten zuen emaitza. Beste behin protagonista nagusia Maitane Roa izan zen, bi tanto lortu baitzituen aurrelari arrasatearrak. Beste gola Alainerena izan zen, eta zuri-moreek arabarren atea zulatzeko beste aukera batzuk ere izan zituzten.

 

Gauzak horrela, Mondrako neskek jaitsiera postuekiko aldea handitu dute asteburu honetako garaipenarekin, 4 punturaino, hain zuzen. Muga hori Eibarrek ezartzen jarraitzen du 26 punturekin, asteburu honetan Osasunaren kontra berdindu ostean. Arrasateko taldeak denboraldia amaitzeko 5 partiduren faltan 30 puntu ditu, eta sailkapeneko zazpigarren sailkatua da. Datorren asteburuan ere etxetik kanpo arituko da Zuloaga eta Ezkurraren taldea, kasu honetan beste arerio zuen baten kontra, bi puntu gutxiago dituen Pauldarrak-en zelaian.

 

Golak: Maitane Roa (2), Alaine.

 

Isei Barbero - Mondraberri

Txapeldunak.com

 

La noticia alegre del fin de semana lo ha dado el equipo femenino, ya que han ganado 0-3 en campo del Aurrera Vitoria. El equipo que dirigen Zuloaga y Ezkurra llevaba varias semanas sin lograr la victoria, y la preocupación era evidente por la apretura en la clasificación. Sin embargo, este fin de semana las chicas del Mondra han ahuyentado los fantasmas al lograr una clara victoria ante un rival directo.

 

Las chicas de Jon Zuloaga y Andoni Ezkurra jugaron un buen partido en el campo de Olaranbe, y ello queda reflejado en el resultado que señalaba el marcador al final. Una vez más la protagonista principal fue Maitane Roa, ya que la delantera arrasatearra logró dos tantos. El otro gol fue de Alaine, y las blanquivioletas tuvieron más oportunidades de perforar la portería alavesa.

 

De esta forma, las chicas del Mondra han aumentado su distancia respecto a los puestos de descenso, concretamente a cuatro puntos. La frontera la sigue marcando el Eibar con 26 puntos, tras empatar contra Osasuna este fin de semana. El equipo de Arrasate cuenta con 30 puntos a falta de cinco partidos para finalizar la temporada, y es el séptimo clasificado. La próxima semana el equipo de Zuloaga y Ezkurra volverá a jugar fuera de casa, de nuevo ante otro rival directo, en campo de un Pauldarrak que tiene dos puntos menos.