JORNADA 2: 02 octubre 2011

MONDRAGON 2 - 0 AT. REVELLIN

CRONICA LOCAL

 

Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurraren neskek denboraldiko bigarren partidua jokatu zuten atzo, igandea, Atletico Revellinen kontra. Goiza berezia izan zen benetan, zaleen aurrean 2. Mailako aurreneko partidua jokatzeaz gain, nesken taldeko sorreran bultzatzaile nagusienetarikoak izandako Roman Lopez eta Rosi Katangak omenaldia jaso baitzuten.

 

Lortutako garaipena garrantzitsua izan da Mondrako neskentzat, aurten estreinatutako 2. Mailako aurrenekoa izan baita. Pasa den asteburuan Lezaman Athletic B-ren kontra 3-1 galdu ostean, ziur asko poltsikoratutako aurreneko 3 puntu hauek konfiantza emango diotela Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurraren taldeari.

 

Lehenengo 45 minutuetan bideratu zuen norgehiagoka Arrasateko taldeak, atsedenaldira joan orduko 2-0 baitziren aurretik markagailuan. Aurreko asteburuan bezala, lehenengo gola Maitane Roak lortu zuen. Aurrelari arrasatearrak pase bat jaso eta atzelari errioxarrak atzean utzi ostean atezain aurrean bakar bakarrik geratu, eta baloia sareetara bidali zuen. Bigarrenean ere Maitane Roa izan zen protagonista, hegaletik sartu ostean erdiraketa egin, eta bigarren zutoinean zegoen Ane Berazak goizeko bigarrena lortu baitzuen.

 

2 eta 0ekoarekin aldageletarako bidea hartu zuten bi taldeek, eta atsedenaldi ostean lasaiago berrekin zioten norgehiagokari Mondrako neskek. Bi goleko abantailaz baliatuz, zuri-moreek bigarren zatia baloia zelai erdian ukitzeko aprobetxatu zuten, halere ez ziren gai izan gol aukera garbiak sortzeko. Zentzu honetan, arazo handirik gabe eutsi zioten lehenengo zatian lortutako abantailari, azkenean 3 puntuak poltsikoratuz.

 

Gauzak horrela, lortutako garaipenari esker Mondrako neskak sailkapenaren erdialdean kokatu dira, zortzigarren postuan, hain zuzen. Zerragileek bezala, beste hiru taldek hiruna puntu dituzte: Añorga, Osasuna eta Aurrera Vitoria. Jokatutako bi partiduak irabazi ostean, sailkapen buruan Oiartzun, Abanto eta Athletic B daude. Sailkapen zuloari erreparatuz, Marcilla Aurora eta Superligatik jaitsi berri den Eibarrek ez dute punturik lortu oraindik. Arrasatearrek aurkari gogorrari egingo diote bisita datorren asteburuan, Añorgari, hain zuzen. Donostiarrek ere 3 puntu dituzte.

 

Isei Barbero - Mondraberri

CRONICA VISITANTE

 

Dos fallos defensivos en los primeros veinte minutos condenaron al At. Revellín en su primer partido fuera de casa esta temporada. En la segunda mitad con el resultado a favor el equipo local se dedicó a contemporizar y las riojanas no pudieron acortar distancias.

 

Segunda jornada del Campeonato de Segunda División Femenina que ha enfrentado a los equipos del Mondragón y el Revellín de Logroño, en una mañana con un calor intenso.

 

Comenzaba el partido con domino alterno y llegadas de ambos conjuntos a las áreas rivales pero sin llegar a culminar. Pero en diez minutos de esta primera parte iba a quedar sentenciado el partido con dos fallos defensivos del equipo visitante que las delanteras guipuzcoanas Maitane y Ane con gran calidad conseguían marcar y poner en ventaja a su equipo, lo que a la postre les supondría sumar los tres primeros puntos del campeonato. Al filo del descanso la delantera riojana Jessica con un disparo desde la frontal del área que atajó la portera Oihana tuvo la oportunidad más clara de las riojanas.

 

En la segunda parte el ritmo del partido fue a menos (debido en gran parte al tremendo calor que hizo durante todo el encuentro), las riojanas se mostraron mucho más seguras en defensa y ninguno de los dos equipos supo superar a las defensas rivales. Mucho centrocampismo durante esta parte que benefició al equipo local ya que iba por delante en el marcador. A pesar de los cambios introducidos por ambos técnicos el partido no dio para mucho más y primera victoria en la categoría del equipo de Arrasate.

Exquisito trato recibido por parte del equipo local a la expedición riojana y ya a pensar en el próximo partido de la semana que viene en las instalaciones de Prado Viejo ante el Pauldarrak de Baracaldo.

 

2-MONDRAGON: Oihana, Vanesa, Maialen, Araitz, Izaskun, Ainhoa Lete, Alaine, Ane (Olatz 73’), Melani (Tania 61’), Ainhoa Alonso y Maitane (Marta 81’).

 

0-REVELLIN: Ana, Ainhoa Iñiguez, Oihana (Melania 73’), Izaskun, Ainhoa Macua (Leire 87’), Ainhoa Simón, Andrea Pérez (Silvia 64’), Patricia, Raquel, Jessica y Andrea Eguizabal.

 

Goles: 1-0 Maitane 11’; 2-0 Ane 20’.

 

Web Revellín