JORNADA 18: 26 Febrero 2012

MONDRAGON 0 - 1 ABANTO

CRONICA LOCAL

 

Igandean, Abantoren kontra, 2. Mailako neskei azken minutuetan ihes egin zien partidua (0-1).

 

Asteburua ez da batere positiboa izan Mondrako neskentzat. Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurrak zuzentzen duten taldeak etxean jokatu zuen atzo -igandea-, Abantok Mojategi bisitatu baitzuen goizean. Lehen zatian lan txukuna egin bazuten ere, atsedenaldi ostean bizkaitarrak izan ziren nagusi, eta norgehiagoka amaitzeko minutu gutxiren faltan sartu zuten garaipenaren gola.

 

Aurreneko 45 minutuetan baloiaren jabetza etxekoena izan zen. Hala eta guztiz ere Abantok sendotasun handia erakutsi zuen atzealdean, eta arrasatearrek zailtasun handiak izan zituzten ate ingurura heltzeko. Zentzu honetan, arriskurik handiena urruneko jaurtiketen bidez egin zuten, eta horietako batean Ane Berazak baloia langara bidali zuen. Bisitariek ez zuten arrisku handirik sortu, halere atsedenaldia ate-joka zegoela Izaskun Esnaolak baloia atepetik atera behar izan zuen.

Aldageletatik bueltan partiduak ildo beretik jarraitu zuen, eta Maitane Roak markagailua estreinatzeko abagunea ere izan zuen. Minutuak aurrea joan ahala, baina, bisitariak nagusitzen hasi ziren. Mondrako neskak pixkanaka atzean sartzen hasi ziren, eta horretaz bikain aprobetxatu zen Abanto erasoari ekiteko. Testuinguru honetan, Oihana Aldaik lan bikaina egin, eta bi aldiz saihestu zuen 0-1ekoa bere geldialdiekin.

 

Norgehiagoka amaitzeko minutu gutxiren faltan, baina, bizkaitarrek 0-1ekoa lortu zuten ezker hegaletik zuzenean jaurtitutako falta baten bitartez. Baloiak eskuadrarako bidea hartu zuen, eta atezain arrasatearrak ezer gutxi egin ahal izan zuen gola saihesteko. Azken minutuetan Mondrako neskak saiatu ziren Abantoren atea zulatzen, baina aukera garbirik sortu gabe. Gauzak horrela, 0-1ekoarekin eman zuen amaitutzat partidua epaileak.

 

Asteburu honetan porrota jaso arren, Zuloaga eta Ezkurraren neskek jaitsiera postuak 5 puntura izaten jarraitzen dute, Eibarrek bere partidua galdu baitu jardunaldi honetan, 1-0 Pauldarraren zelaian. Arrasateko taldeak 26 puntu ditu eta sailkapenaren erdialdean dago, zazpigarren postuan, hain zuzen. Datorren asteburuan aurkari gogorrari egingo diote aurre Mondrako neskek, Oiartzun bigarren sailkatuaren zelaia bisitatuko baitute.

 

Isei Barbero - Mondraberri 

Txapeldunak.com

 

A las chicas del Mondra se les escapó en los últimos minutos el partido ante el Abanto este domingo (0-1).

 

El fin de semana no fue nada positivo para las chicas del Mondra. El equipo que dirigen Jon Zuloaga y Andoni Ezkurra jugaron en casa ayer domingo, ya que el Abanto visitó Mojategi a la mañana. Aunque en la primera parte realizaron un trabajo serio, tras el descanso las bizkainas se impusieron y lograron el tanto de la victoria a pocos minutos del final.

 

En los primeros 45 minutos la posesión del balón fue de las locales. Pero el Abanto mostró una gran fortaleza en defensa, y las arrasatearras tuvieron grandes problemas para llegar a las inmediaciones del área. Así, fue con lanzamientos lejanos cómo llevaron el mayor peligro, y en uno de ellos Ane Beraza remató al larguero. Las visitantes no crearon excesivo peligro, pero aún así al filo del descanso Izaskun Esnaola tuvo que sacar un balón bajo palos.

 

Tras la vuelta de vestuarios el partido siguió por los mismos derroteros, y Maitane Roa tuvo la oportunidad para estrenar el marcador. Pero con el paso de los minutos las visitantes se empezaron a imponer. Las chicas del Mondra se fueron metiendo atrás poco a poco, y el Abanto se aprovechó a la perfección para lanzarse al ataque. En este contexto, Oihane Aldai realizó un gran trabajo y evitó el 0-1 un par de veces con sus paradas.

 

Pero a pocos minutos del final, las bizkainas lograron el 0-1 por medio de una falta directa desde la banda izquierda. El balón fue directo a la escuadra y la portera arrasatearra poco pudo hacer para evitar el gol. En los últimos minutos, las chicas del Mondra intentaron perforar la meta del Abanto, pero sin crear ocasiones claras. Así el árbitro dio por finalizado el partido con el 0-1.

 

A pesar de caer derrotadas este fin de semana, las chicas de Zuloaga y Ezkurra continúan teniendo los puestos de descenso a cinco puntos, ya que el Eibar perdió su partido en campo del Pauldarrak por 1-0. El equipo de Arrasate tiene 26 puntos y se encuentra en mitad de tabla, en la séptima plaza en concreto. El próximo fin de semana las chicas del Mondra harán frente a un duro rival, ya que visitarán el campo del segundo clasificado Oiartzun.

 

1-Abanto: Iragarne, Jaio (Zuriñe 55’), Irati, Arrate, Garazi, Maitalen, Janire, Oihane, Maider (Arantza 86’), Jenni (Nahia 80’) y Nerea (Ziortza 70’).

 

Gol: Ziortza.