JORNADA 14: 22 Enero 2012
OIARTZUN 3 - 1 AÑORGA
Bigarren itzuliako lehen partida jokatu zen Oiartzunen Igande goizean. Partida orekatua espero zen. Bigarren maila oso berdindua dago aurtengoan eta derbya ere bide beretik joango zela zirudien arren partiduan ez zen horrelakorik gertatu.
Oiartzun 2. sailkatua zegoen partidua hastean eta Añorga 9. postuan. Partidua orekatua hasi zen zelai erdiko joku askorekin baina area inguruko falta jaurtiketetan euren trebetasuna erakutsiz, 5. minuturako Oiartzunek baloi bat arean sartu eta atezainak defentsarekin izandako gaizki ulertu baten ondorioz Oiartzuarren lehen gola ekarriko zuen burukada etorri zen. Gol horretatik aurrera partidua berriro berdindu zen eta zelai erdiko jokoa izan zen nagusi. Añorgak pixkanaka lekua aurkitu zuen belarrezko zelai handian eta Oiartzuarren zelai zatian hasi zen jokua garatzen. Hala eta guztiz ere, Oiartzuarrek defentsaren bizkarrera sartuta baloi bakan batek, bigarren gola igoaraztea ekarri zuen markagailura. Lehen zatiko 25. minutua zen eta gauzak maldan gora jarri zaitzizkien Donostiarrei. Hala ere, partiduari eutsi zioten eta gora bidean aurkariaren area ingurura hurbiltzea lortu zuten bi hiru aldiz.
Aukera garbiak sortu ez arren, arrisku sentsazioa nabaritu zuten etxekoek. 35. Minututik aurrera partida berdindua ikusi genuen baina golak berriro ere Oiartzuarren aldeko zeinua izan zuen. 45. minutua beteta eta epaileak aldagelarako bidea adierazi behar zuenean, buruz buruko jokaldi bat ederki bukatu zuen hegaleko aurrelariak hiru eta hutsekoa markagailura igoarazteko.Horrela, hiru eta hutsekoarekin joan ziren bi taldeak atseden hartzera.
Partiduam ezer galtzekorik jada ez zutenez, Donostiarrek bigarren zatiko lehen minutuetan lerroak aurreratu eta arriskuak hartzea erabaki zuten. Bigarren zati hasieran, Añorga indartsu atera zen eta bi aukera nahiko garbi izan zituen. 10. minutuan, erdiraketa txar batek aterako bidea hartu zuen eta atezaina espero ez zuen baloiak golerako bidea hartu zuen. Ordutik aurrera 25. minuturarte Añorgak izan zuen baloiaren jabetza eta joku polita erakutsi zieten Ugaldetxon bildu zen jendetzari. Jabetzak ez zuen saririk izan eta partidua estutuko zuen bigarren golik ez zen iritsi. 25. minututik aurrea partidua berdindu egin zen eta ordutik aurrera gure taldeak ez zuen sinetsi bi gol sartzeko gai izango zenik. Azken minutuetan Oiartzunek partidua guztiz ixteko beste aukera pare bat izan zituen.
14. jardunaldi honen ostean, taldeak lehen itzuliko emaitza berbera lortu zuen Oiartzuarren aurka eta orain talde apalagoen aurkako partiduetan puntuak pilatu beharko dituzte berriz ere goiko postuetara itzultzeko. Sailkapenean 9. postuan dago taldea. Goiko postuetatik 3 puntutara eta jeitsiera postuetatik 4 puntutara. Larunbatean, Rezolan neurtuko dituzte indarrak Berriotxoa talde bizkaitarraren aurka. Bizkaitarrak 10. daude sailkapenean, puntu bat gutxiago dutelarik eta ezinbesteko hiru puntu lortu beharrean dago taldea; bide batez, etxeko arrakasta bidearekin jarraitzeko. Ligako lehenengo jardunalditik zuriek ez dute partidurik galdu etxean eta garbi daukate etxeko zenbakiak indartuta taularen goikaldean denboraldia amaitzeko aukera onak dauzkatela. Ongi etorria izango da partidura agertu nahi dun oro.
Larunbatean Rezolan ikusiko garelakoan. Aupa Añorga!
3-OIARTZUN: Ainitze, Amaia, Patri (Nahia), Nerea, Alazne, Olatz, Maider (Briñas), Mugarza, Irantzu (Toledo), Ane Pérez (Maialen), Oihana.
Golak: 1-0 Maider, 2-0 Maider, 3-0 Mugarza, 3-1 Alos.
Web Añorga