JORNADA 1: 25 Septiembre 2012
ATHLETIC B 3 - 1 MONDRAGON
KRONIKA
Itxura ona eskaini dute Mondrako neskek estreinaldian
Atzo, igandea, 3-1 galdu zuten Lezaman Athletic B-ren aurka, halere partidu polita jokatu zuten. Mutilak esku hutsik bueltatu ziren Hondarribitik (2-1), eta partidurik irabazi gabe jarraitzen dute.
Azkenean Mondrako neskek debutatu egin dute 2. Mailan, eta aurreikuspenak hautsi ezin izan badituzte ere, pozik egoteko moduko itxura eskaini dute Lezaman jokatutako denboraldiko aurreneko partiduan. Athletic B taldea 3-1 nagusitu zen azkenean, arrasatearrak, baina, partiduko hainbat minututan etxekoak baino hobeto aritu ziren berdegune gainean.
Motibatuta oso zelairatu ziren Zuloaga eta Ezkurraren neskak lehenengo zatian, eta hori igarri egin zen jokoan. Dena den, ordu erdia bete baino lehen epaileak bilbotarren aldeko penaltia adierazi, eta 1 eta 0ekoa jarri zuen Athleticek markagailuan. Handik gutxira arrasatearrek berdinketa lortzeko aukera izan zuten, baina atsedenaldira joan baino lehen zuri-gorriak izan ziren berriro ere gola egin zutenak, oraingoan falta baten ostean.
2 eta 0ekoa markagailua zela ekin zioten bigarren zatiari bi taldeek, eta oraingoan arrasatearrak izan ziren lehen kolpea eman zutenak. Baloi bat zelai erdian lapurtu ostean Maitane Roak pasea jaso, atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu eta ez zuen barkatu bilbotarren aldea murrizteko. Hortik aurrera hainbat gol aukera izan zituen Mondrak partidua berdintzeko, eta korner batean langara ere bidali zuten baloia. Partidua amaitzeko 10 minuturen faltan, baina, bilbotarrek amaierako 3 eta 1koa egin zuten.
Aurretik aipatu bezala, aurreikuspenen barruan zegoen partidu hau galtzea, Athletic B kategoriako talde indartsuenetarikoa baita. Mondrako neskek, baina, itxura ona eskaini zuten Lezaman, eta entrenatzaile bilbotarren zorionak ere jaso zituzten egindako lanagatik. Orain jasotako porrota ahaztu, eta datorren asteburuko partidua prestatzen hasteko garaia da. Zuloaga eta Ezkurraren neskek aurreneko partidua jokatuko dute zaleen aurrean, oraingo honetan Revellinen aurka.
Isei Barbero - Mondraberri
Las chicas del Mondragón regresan de Lezama con una derrota
El Senior femenino del Mondra inauguró el domingo la temporada en el campo vizcaíno de Lezama. Allí se enfrentó al Athletic, un equipo difícil de batir. Las arrasatearras regresaron a Arrasate con la derrota (3-1), pero mostraron un buen juego ante las bilbaínas. Las chicas de Zuloaga y Ezkurra salieron concentradas al campo, presionando en el centro del campo. La presión no sirvió para mucho, ya que en el minuto 21, el árbitro pitó penalti a favor del Athletic, que no perdonó ante Maitane. Minutos más tarde, las arrasatearras tuvieron su oportunidad más clara de empatar el partido pero fueron las vizcaínas quienes nuevamente batieron la portería rival, en el minuto 27. Con el 2-0 se fueron al descanso. A la vuelta de los vestuarios llegó la alegría para el Mondra y toda la afición que se acercó a Lezama. Maitane Roa no perdonó ante la portera del Athletic y acortó distancias (2-1). A pesar de que el Mondra tuvo opciones de empatar el encuentro, el Athletic sentenció el partido con el tercer gol, que llegó en el minuto 80 de juego. Con una derrota pero con buenas sensaciones regresaron las arrasatearras de su primera toma de contacto en Segunda Nacional. Ahora tendrán que entrenar duro esta semana para enfrentarse al AT Revellin de Logroño. El partido será el domingo a las 12.00 horas en Mojategi.
Diario Vasco.com
Mondrak Lezaman estreinatu du maila berria (3-1)
Maila berria estreinatzeko partidu "zailena" egokitu zaie Mondrako neskei. Lezaman, Athletic B-ren aurka jokatu dute mondragoetarrek eta esku hutsik etorri dira. Emaitza txarra aurreikuspenen barruan zegoen; horregatik, kontuan hartu behar dena da taldeak Lezaman egin duen lana.
Parez pare jokatu dute
Mondra indartsu irten da zelaira eta, batez ere, lehenengo zatian kikildu barik jokatu dute, aurrez aurre. 20. minutuan, baina, zalantzazko jokaldi baten ondoren penaltia adierazi du epaileak. Bilbotarrak 1-0 aurreratu dira. Hurrengo jokaldian Mondrak izan du gola egiteko aukera. 30. minutu inguruan, falta baten ondoren sartu dute bilbotarrek bigarrena. Mondrako jokalarien huts egitea edo kontzentrazio faltaren ondorioa izan da gola. Hurrengo minutuetan gora egin dute modragoetarrek baina ez dute aukera garbirik sortu.
Maitane Roaren gola
Bigarren zati hasieran iritsi da Mondraren gola. Zelai erdian baloia lapurtu dute arrasatearrek; pase sakona egin eta Maitane Roa bakarrik geratu da atezainaren aurrean. Roak 2-1ekoa jarri du markagailuan.
Lehia berdintzeko aukera garbiak izan dituzte arrasatearrek; batez ere, korner baten ondoren langa jo dutenean. Baina arrasatearrek ezin izan dute bigarren gola egin, eta gainera, indarrez justu iritsi dira azkeneko minutuetara. Hala, partidua amaitzeko zortzi minutu falta zirela Athletic-ek hirugarren eta azken gola egin du. Modu horretan, lehia erabakita utzi dute bizkaitarrek.
Zaleen babesa izan dute
Mondrako entrenatzaileak pozik zeuden taldeak partiduan egin duen lanarekin eta izan duen jarrerarekin. "Kontuan hartu behar da Athletic-ek Bizkaiko jokalari onenak dituela, selekzioa bat da", azaldu du Andoni Ezkurra entrenatzaileak. Gainera, Arrasatetik jende asko joan dela Lezamara gaineratu du.
Aurtengo denboraldiari begira Mondrak fitxatu dituen lau jokalari berriek debuta egin dute Lezaman. Dagoeneko taldera moldatu direla esan du entrenatzaileak, "lehenengo egunetik", gaineratu du.
Goiena - Arantzazu Ezkibel