COPA VASCA

JORNADA 3 - 19 Mayo 2012

MONDRAGON 1 - 2 AÑORGA

 

Partidua hasi eta berehala Maitane Roaren golari esker 1-0 aurreratu arren, azkenean Añorgak markagailua irauli (1-2) eta garaipena eraman du Donostia aldera

 

Euskadiko Federazio Kopako hirugarren eta azken jardunaldiaren baitan, Mondrak eta Añorgak indarrak neurtu dituzte elkarren aurka Mojategin. Norgehiagoka arratsaldeko 15:30etatik aurrera jokatu da, eta hasi eta berehala etxekoek markagailuan aurreratu arren, azkenean garaipena Añorgak poltsikoratu du, 1-2ko emaitzaz.

 

Esan bezala, arratsaldea ezin hobeto hasi da Zuloagak eta Ezkurrak zuzentzen duten taldearentzat, bigarren minutua bete orduko 1-0 baitziren aurretik markagailuan Maitane Roak sartutako golari esker. Hala eta guztiz ere, hasierako 45 minutuetan parekotasuna izan da nagusi, eta Mojategira gerturatu direnek ez dituzte gol aukera garbirik ikusi.

 

Hala eta guztiz ere, atsedenaldira joateko 5 minutu falta zirenean epaileak Añorgaren aldeko penaltia adierazi du. Erabakia asko protestatua izan da zerragileen aldetik, epaileak, baina, ez du atzera bueltarik egin. Oihana Aldaik jaurtitzaile donostiarraren norabidea asmatu arren, ezin izan du jaurtiketa geratu, eta 1-1eko berdinketarekin hartu dute aldageletarako bidea bi taldeek.

 

Bigarren zatiko hasierako minutuak Mondrarenak izan dira, eta Melaniek beste pare bat gol aukera izan ditu, horietako bat Maitane Roak ezker hegaletik egindako jokaldi bikain baten ostean. Rakel ere donostiarren atea zulatzeko zorian egon da, behin zelai erditik egindako jaurtiketaren ostean, eta bestean korner bateko errebotea langara bidalita.

 

Gaurkoan,baina , zerragileek ez dute suerte handirik izan ate aurrean. Eta futbolaren munduan barkatzen duenak garesti ordaintzen omen duela diote, eta horixe gertatu da gaur Mojategin. Izan ere, Añorgaren aurrelariak Oihana Aldairen gainetik baloia loratu, eta 1-2ko jarri baitu markagailuan partidua amaitzear zela. Aurretik atezain arrasatearrak sekulako gelditua egina zuen, donostiarren bigarren gola saihestuz.

 

Gauzak horrela, norgehiagoka amaieran 1-2 Añorgaren alde, eta Arrasateko taldea Euskadiko Federazio Kopatik kanpo. Dena den, gaurkoan lan zaila zuten Zuloaga eta Ezkurraren neskek, aurrera egiteko gutxienez 3 goleko errentagatik irabazi beharra baitzeukaten.

 

Isei Barbero - Mondraberri

Txapeldunak.com

 

LAS CHICAS DEL MONDRA NO HAN PODIDO SEGUIR ADELANTE EN COPA

 

En la tercera y última jornada de la Copa Vasca, el Mondra y Añorga han medido sus fuerzas en Mojategi. El encuentro se ha jugado a partir de las 15:30, y a pesar de adelantarse las locales en el marcador nada más empezar, al final el Añorga ha sido quien se ha llevado la victoria por un resultado de 1-2.

 

Como ya se ha dicho, la tarde ha comenzado de forma inmejorable para las chicas que dirigen Zuloaga y Ezkurra, ya que en el minuto 2 ya iban por delante 1-0 gracias al gol metido por Maitane Roa. A pesar de ello, durante los primeros 45 minutos la igualdad ha sido la nota dominante y los espectadores que se han acercado a Mojategi no han visto ocasiones claras de gol.

 

A pesar de ello, cuando faltaban cinco minutos para llegar al descanso, el árbitro ha señalado un penalti favorable al Añorga. La decisión ha sido muy protestada por las cerrajeras, pero el árbitro no ha dado marcha atrás. A pesar de adivinar la dirección de la tiradora donostiarra Oihana Aldai no ha podido parar el lanzamiento y los dos equipos se han retirado a vestuarios con el empate 1-1.

 

Los primeros minutos de la segunda parte han sido del Mondra, y Melani ha tenido otro par de ocasiones, una de ellas tras una magnífica jugada de Maitane Roa por banda izquierda. Rakel ha estado también a punto de perforar la meta donostiarra, una tras un lanzamiento desde el centro del campo y otra tras mandar al larguero un rebote a la salida de un córner.

 

Pero las cerrajeras no han estado acertadas ante la portería contraria. Y como se suele decir el que perdona en el fútbol lo paga y eso ha ocurrido en Mojategi. Así la delantera del Añorga ha batido de vaselina a Oihana Aldai colocando el 1-2 en el marcador cuando el encuentro estaba a punto de acabar. Antes la guardameta arrasatearra había realizado una impresionante parada evitando el segundo tanto de las donostiarras.

 

Así las cosas, el encuentro finalizaba con 1-2 favorable al Añorga, y el equipo de Arrasate eliminado de la Copa Vasca. Pero hoy las chicas de Zuloaga y Ezkurra tenían una tarea complicada ya que para seguir adelante debían ganar por una renta de al menos tres goles.