COPA VASCA
JORNADA 1 - 06 Mayo 2012
SAN IGNACIO 2 - 1 MONDRAGON
Emakumezkoen taldeari dagokionez, honako hauek porrot batekin estreinatu dute Euskadiko Federazio Kopa. Jon Zuloagak eta Andoni Ezkurrak zuzentzen duten taldea Bilbora joan zen igande goizean, eta ezin izan zuen San Inazioren zelaitik ezer positiborik atera. Garaipena etxekoentzat izan zen, 2-1eko emaitzarekin, hain justu ere.
Dena den, porrota ez zen gauzarik negatiboena izan Arrasateko taldearentzat, Alaine Roak (argazkian) min hartuta zelaia utzi behar izan baitzuen. Erdilari arrasatearrak sekulako kolpea hartu zuen aurpegian, eta horren ondorioz masailalboa hautsi zuen. Berehala eraman zuten ospitalera, eta gaur jakingo du lesioaren larritasuna norainokoa den.
Kirol esparruari itzuliz, porrot honekin Mondrako neskak Añorgan Mojategin garaitzera derrigortuta daude, baldin eta Kopan aurrera jarraitu nahi badute. Arrasatearrek hurrengo asteburuan atseden izango dute, eta San Inaziok donostiarrei irabaziz gero bermatuta edukiko luke lehen postuan amaitu eta finalerdietarako sailkatzea. Kasu horretan, bigarren sailkaturik onena izan beharko litzateke Mondra Kopan aurrera egiteko.
Isei Barbero - Mondraberri